14
Abe
2016
icon-post-elkarkidetza
Kudeaketa Aurreratuari Zilarrezko Aintzaspena 2016
Elkarkidetzak kudeaketa aurreratuari zilarrezko A lortu du
  • Elkarkidetza
  • Elkarkidetza - Albisteak
Elkarkidetza, Zilarrezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso duen lehen BGAE da. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen – bazkideak, sartutako instituzioak, langileak eta gizartea besteak beste – asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespen hau abenduaren 14an banatua izan da Gasteizko Europa Jauregian. Elkarkidetza, saria lortu duten 25 erakundeen artean, gizarte aurreikuspen sektoreari loturiko bakarra da.

Elkarkidetza BGAE (Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundea) 1986an sortu zen. Erakundea, negoziazio kolektiboaren markoan ezarritako gizarte aurreikuspen sistema da. Beste BGAEetatik bereizten gaituen elementu nagusia, Europako eredu aurreratuenak aintzat hartzen dituen eredu berritzailea izatearena da.

Erakundearen xedea, erakundeari atxiki zaizkion pertsonei pentsio osagarria ordaintzea da, euren erosteko ahalmena mantentzen laguntzeko asmoz. Horretarako kaudimen maila haundia izanik, modu eraginkorrean kudeatzen ditu euskal instituzio publikoek eta langileek elkarrekin emandako funtsak, profesional talde konprometitu baten bitartez kalitatezko zerbitzua eskainiz eta euren interes taldeei konfiantza eta segurtasuna helaraziz.

Erakunde honek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko kanpo balorazioa egin ostean.