Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, esperientzia eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Webgune honetan nabigatzerakoan, baimendu egiten duzu guk cookieak erabiltzea. Argibide gehiago duzu orrialdearen behealdean.

Sektore Publikoko Pentsio Erakundeen Europako Elkartea

Elkarkidetza Sektore Publikoko Pentsio Erakundeen Europako Elkartearen SPPEEE bazkide sortzailea eta kide aktiboa da.

Elkartea pentsio arazoei buruzko esperientziak trukatzeko lekua da, arlo teknikoan eta kudeaketa arloan konpetentziak konparatuz, elkarturiko entitateen proiektuak hobetzen laguntzeko.

Elkartean hainbat europar erakunde biltzen dira eta enplegatu publikoen prestazioak estaltzen ditu, oinarrizko sistema kudeatzaileak zein osagarriak bilduz.

Europako Batzordearen organo aholku emailea da pentsio eta gizarte aurreikuspen gaiei dagokienez, eta Europako Batzordearen Pentsio Foroaren kidea da.

Kontseiluak zuzentzen du Elkartea, Lehendakariak (urte baterako izendatua) eta herri desberdinetako lau kide gehiagok osaturikoa.

Barrutik lan talde desberdinetan antolatuta dago, pentsio osagarrien tratamendu juridiko eta fiskala, sistema publikoen etorkizuna eta herrien arteko pentsioen eramangarritasun eskubideak aztertzen dituztenak, baita Europako jurisprudentzia eta Europako Batzordearen ebazpen eta proposizioen eragina pentsioen erregimenetan.