Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, esperientzia eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Webgune honetan nabigatzerakoan, baimendu egiten duzu guk cookieak erabiltzea. Argibide gehiago duzu orrialdearen behealdean.

Gizartearekiko Gure Konpromisoa

Elkarkidetzak hasieratik, bere jarduera lantzen duen alorrean, gizarte jarduera arduratsu eta konprometitu baten aldeko apustua egin du. Horretarako, bere gogoeta estrategikoan, Gizartea bere interes talde bezala identifikatu du eta helburu estrategikoak definitu ditu.

Konpromiso hau ondorengo jarduera arloetan ageri da:

Enpresa sustapena

  • Hirugarren adinekoi laguntza
  • Unibertsitateko ikasleei laguntza
  • Gazte enpleguari laguntza
  • Bikaintasunaren zabalkundea
  • Ingurumenarekiko konpromisoa
  • Bertako kontsumoari laguntza

Enpresa sustapena

Enpresa sustapenaren esparruan, euskal enpresetan inbertitzearen aldeko apustua egiten dugu, lanpostu sorrera eta hauen mantentzea indartzeko asmoz. Gaur egun, Euskadin, ondarearen % 12 eta %15 artean inbertitua dago.

Unibertsitateko ikasleei eta hirugarren adinekoei laguntza

Hirugarren adineko pertsonei laguntzeko esparruan, Lakuan, zahar egoitza berri baten eraikuntzan lagundu dugu. Zahar egoitza honek 70 pertsona zaintzen ditu guztira , hauetatik 25 Eguneko Zentroko erabiltzaileak dira.

1999 geroztik egoitza berrien sorreran laguntza eman dugu, bertan hiru lurralde historikoetan ikasten ari diren euskal unibertsitateko ikasleei kokatzeko erraztasuna emanaz. Hiru egoitza hauek Gasteizen (220 plaza), Bilbon (220 plaza) eta Donostian (426 plaza) daude.

Gazte enpleguari laguntza

Badakigu, gazteek lan merkatuan sartzeko lehenengo aukera bat beharrezkoa dutela. Zentzu honetan Itzarri eta Geroarekin batera, Novia Salcedo Fundazioarekin, Pegasus proiektuaren garapena lortzeko, aliantza bat sinatu dugu. Proiektua Gazte-Enpleguaren Hamarkadaren nazioarteko kanpaina da eta arazo horretan sakondu nahi da.

Bikaintasunaren zabalkundea

Gure kudeaketa, Euskalit, Bikaintasunaren Euskal Fundaziotik sustatutako Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren erabileran oinarritzen da. Konpromiso hau, Elkarkidetzako sei pertsonek Ebaluatzaile Klubeko kide moduan parte hartuz irudikatzen da, beraien denbora eta ezagutza beste euskal erakunde batzuei euren kudeaketa hobetzeko laguntzen erabiliz.

Gizartearekiko gure konpromisoa zabaltzeko, Inbertsio Printzipioen errebisioan, 2015eko abenduan, inbertsio prozesuaren barruan irizpide finantzarioez gain, ingurumena, gizartea eta gobernu korporatiboa kontutan hartzeko konpromisoa hartu da.

Halaber, Elkarkidetzaren konpromiso sozialarekin, gizarteak duen asebetetze maila neurtzen dugu, 2015ean 8,51eko batezbesteko balorazioa lortuz.