Batzar Nagusia

Batzar Nagusia Erakundearen gobernu organo gorena da; lau urtetarako hautatzen da eta 100 ordezkarik osatzen dute honela banaturik:

Instituzioak ordezkatuz 50 kide:

  • 30 Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) ordezkatuz
  • 5 hiru Foru Aldundietako bakoitza ordezkatuz
  • 5 beste kolektiboak ordezkatuz

Enplegatuak ordezkatuz: 50 kide. Hauen banaketa Zentral Sindikalek hauteskunde sindikaletan lortzen dituzten ordezkari kopuruarekiko proportzionala izango da eta Instituzioen kolektiboen pisu ekonomikoa haztatuz.

Gobernu Batzordea

La Gobernu Batzordea Erakundearen gobernu zuzena du bere ardurapean eta horren kideak Batzar Nagusiaren ordezkarien artean izendatuko dira.

Hamasei kidek osatzen dute, horrela banaturik:

Zortzi batzordekide Instituzioak ordezkatuz:

  • Bat Foru Aldundi bakoitza ordezkatuz
  • Lau Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) ordezkatuz
  • Batzordekide bat beste kolektiboak ordezkatuz

Zortzi batzordekide enplegatuak ordezkatuz, Batzar Nagusiko enplegatuen ordezkarien proportzioa mantenduz banaturik.