Batzar Nagusia

Batzar Nagusia Erakundearen gobernu organo gorena da; lau urtetarako hautatzen da eta 100 ordezkarik osatzen dute honela banaturik:

Bazkide babesleak 50
EUDEL 30
DFA 5
DFB 5
DFG 5
Beste kolektibo batzuk 5
Bazkide osoak 50
ELA 28
LAB 15
CCOO 7

Gobernu Batzordea

Gobernu Batzordea Erakundearen gobernu zuzena du bere ardurapean eta horren kideak Batzar Nagusiaren ordezkarien artean izendatuko dira.

Hamasei kidek osatzen dute, honela banaturik:

Zortzi batzordekide instituzioak ordezkatuz

  • Bat Foru Aldundi bakoitza ordezkatuz
  • Lau Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) ordezkatuz
  • Kide bat, beste kolektibo batzuk ordezkatuz

Zortzi batzordekide langileak ordezkatuz, Batzar Nagusiko langileen ordezkarien proportzioa mantenduz banaturik.

Bazkide babesleak 8
EUDEL 4
DFA 1
DFB 1
DFG 1
Beste kolektibo batzuk 1
Bazkide osoak 8
ELA 5
LAB 2
CCOO 1