2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartutako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (RGPD) 2016/679 Erregelamenduak (EB) xedatutakoarekin bat etorriz, ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak jakinarazten dizu Pribatutasun Politika hau onartuta zure baimen informatua, berariazkoa, librea eta argia ematen duzula ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEari emandako zure datuak ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren ardurapeko tratamendurako informazio-sistemek tratatzeko, eta indarreko arauek aurreikusitako segurtasun-neurriak zein neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak aplikatuko zaizkiela.

Pribatutasun Politika honek ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak egiten duen erabiltzaileen datu pertsonalen bilketa eta ondorengo tratamendua arautzen du.

 

1.- Tratamenduaren arduraduna

ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAE
Datuen Babeserako Saila
Ramón y Cajal kalea 7 eta 9
1007 Vitoria-Gasteiz
Harremanetarako helbide elektronikoa: info@elkarkidetza.eus

2.- Datu Pertsonalen Babesa

ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren zerbitzuren batean sartzeko datu pertsonalak jaso behar badira, jakinarazten da datu horiek Datu Pertsonalen Babeserako indarreko arauek eta gainerako garapen-arauek xedatutakoaren arabera tratatuko direla. Emandako datuak Datu Pertsonalak Babesteko Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatutako datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira.

ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin (LOPD) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz mantentzen ditu zure datuak babesteko segurtasun-mailak, bai eta 2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartutako datuak babesteko Europako 2016/679 Erregelamenduak (EB), Garapen Erregelamendua onartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz ere, zuk ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEari emandako datuak galtzea, oker erabiltzea, aldatzea, horietan baimenik gabe sartzea eta datu horiek lapurtzea saihesteko bere esku dauden baliabide tekniko guztiak erabilita eta Interneteko segurtasun-neurriak ez direla eraso ezinak jakinarazita.

ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren pribatutasun politikak bere datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta kontratuzko harremana amaitutakoan datu horiek ezabatzeko eta horiei aurka egiteko bere eskubidea egikaritzeko aukera bermatzen dio erabiltzaileari, legeak onartuz gero, betiere, eskubide hori posta arrunt bidez edo posta elektroniko bidez eskatuta, tratamenduaren arduradunarengana jota.

3.- Tratamenduaren jatorria

Webgune honetan, erabiltzailearengandik zuzenean edo erabiltzailea langile izan du(t)en enpres(et)atik jasotzen dira datu pertsonalak; beraz, horrek edo horiek eman behar zio(te)n informazioa.

4.- Helburua

ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren helburu bakarra da erretiro pentsioa, baliaezintasun iraunkorrari dagokiona eta heriotzaren ondoriozkoak osatzea.

Helburu hori betetzeko:

Webgunearen erabiltzaileen datuen tratamendua

Beharrezkoa da webgunearen erabiltzaileen datuak tratatzea erakundearen bilakaeraren edota zure osagarriaren konfigurazioaren datuak emateko, bai eta etorkizuneko zure osagarria jakinarazteko kalkuluak egiteko ere.

Komunikazioen bidalketa

Erakundeak ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak emandako zerbitzuekin lotutako komunikazio elektronikoak bakarrik bidaliko ditu. Erabiltzaileak edozein unetan baliogabetu ahalko du baimen hori.

 Betebeharrak

ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak beharrezko datuak helaraziko dizkie erakunde publikoei, legez betebehar hori badu.

Cookie-en tratamendua

Webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, berriz sartzen zarenean zerbitzu hobea eskaintzeko. Webgunean nabigatuta, horien erabilera onartzen duzu. Aurkitu hemen gure cookie-en politikari buruzko informazio guztia. Hirugarrenen datuen tratamendua.

Erabiltzaileak bere onuradunen datuak sartu ahalko ditu; beraz, hirugarren horiei jakinarazi izana eta ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak horien datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eskuratu izana bermatuko du erabiltzaileak. Bere onuradunei datuen erabilerari dagokionez dituzten eskubideen inguruko informazioa eman izana ere bermatuko du erabiltzaileak; hala, euren eskubide horiek egikaritzeko ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren helbide sozialera jo ahalko dute.

Adingabeak

Adingabeen guraso-ahala duten pertsonek edo haien legezko ordezkariek adingabe onuradunen datuak ematen badituzte, horiek emango diote baimena ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEari datu horiek jasotzeko, tratatzeko eta erabiltzeko, pribatutasun politika honetan deskribatutako helburuarekin.

5.- Erabiltzailearen adostasuna

Zure datuak ematen badizkiguzu, ulertzen da zure adostasuna ematen ari zarela datu horiek ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren zerbitzuekin lotutako komunikazioak bidaltzeko, bai eta datu horiek ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEaren kolaboratzaile diren organismo publiko edo erakundeei helarazteko ere, ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak agindutako zerbitzuak emateko baino ez, erretiro pentsioa, baliaezintasun iraunkorrari dagokiona eta heriotzaren ondoriozkoak osatzeko helburu bakarrarekin.

Datuak ez zaizkie inola ere erakunde kolaboratzaileei lagako.

Jakinarazten dizugu, halaber, erabiltzailea identifikatzen ez duten arren nabigazio datuak, datu teknikoak eta orrien zein edukien erabileraren datuak jaso ditzaketen azterketa-tresnak daudela, eta estatistikak egitea dutela helburu, gure web orriaren funtzionalitatea eta nabigagarritasuna hobetzeko.

Era berean, ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEak antolatutako ekintzetara joaten den pertsonak baimena ematen du, bera agertuta ere, bertako irudiak erabiltzeko, enpresa horrek egin ditzakeen komunikazio-helburuetarako bakarrik bada ere.

6.- Erabiltzailearen erantzukizuna

Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu legezko ohar honetan ezarritako bermeak eta betebeharrak bete ez izanaren ondorioz bere aurka hasitako prozesuen ondoriozko gastu, kostu eta kalte-ordain guztiak.

Erabiltzailea izango da agiri honetako adierazpenak bete ez izanaren ondoriozko balizko edozein erreklamazioren erantzule, eta konpromisoa hartzen du ELKARKIDETZA LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAEari esleitutako bermeak bete ez izanaren kalte-ordainak ordaintzeko.