Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, esperientzia eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Webgune honetan nabigatzerakoan, baimendu egiten duzu guk cookieak erabiltzea. Argibide gehiago duzu orrialdearen behealdean.

Elkarkidetzaren prestazioak, Gizarte Segurantza Publikoak eskainitakoenen osagarriak dira eta hurrengo mota hauetakoak dira:

  • Erretiroa
  • Ezintasun Iraunkorra
  • Alarguntasuna
  • Zurztasuna
  • Heriotza

Eskubide Ekonomikoak aurrezkiak eta, Prestazio Erregelamenduan horrela ezarrita dagoenean, kapital gehigarriak osatzen dituzte.

  1. Aurrezkia osatuko dute, bazkideak eta haren Instituzioak aurrezkirako ordaindutako ekarpenek gehi lortutako etekinek.
  2. Kapital gehigarria aurrezkiaren osagarria da eta ezgaitasun iraunkor eta heriotza kasuetarako ekarpenek estaltzen dute.

Zer lortuko dut erretiro garaian?

Aurreikuspen sistemaren atalaren barruan aurreratu dugun bezala, 40 urtetan hilero egindako ekarpen pertsonalaren aurrezkia, erretiroan kobratuko den biziarteko hileroko pentsioarekin alderatzen badugu kalkulurako aipatu diren hipotesiak kontuan izanik, pentsioa, aurrezki pertsonala baino bost aldiz handiagoa izango da.

esquema de las aportaciones de capital al sistema de Elkarkidetza

Aplika diezaiogun aipatutako araua kasu konkretu bati. C2 taldeko bazkideak, aurrezkirako hilero 61,04 euroko ekarpen pertsonala duenak, erretiroan hilero 305,20 euroko pentsioa sortuko du.

Beste prestaziorik aitortzen al du Elkarkidetzak?

Erretiro pentsioaz gain, ezgaitasun iraunkorrak, alarguntasunak eta zurztasunak ere aitortzen dira.

Ezintasun iraunkor edo heriotzagatik erretiro adinera iristen ez den bazkideak ere pentsio duina sortzeko aukera izan dezan, pilatutako aurrezkia nahikoa ez delako, aurrezki honi gehituko zaion kapital gehigarria ezarri du Elkarkidetzako sistemak.

Nola kalkulatzen da kapital gehigarria?

Kapital gehigarriaren zenbatekoa Instituzioak eta ekarpenak egite ari den bazkideak Gizarte Segurantzaren sistema publikoan edo antzekoan erretiratzeko ezarritako adina lortu arte egingo zituzten ekarpenak izango dira; oinarritzat azken 12 hilabeteetan egindako ekarpenen batez bestekoa hartzen da eta 1,2 koefizientearekin hobetzen da.

Aseguratutako kapitala: Azken urteko ekarpenak * (Gizarte Segurantzan edo antzekoan erretirorako ezarritako adina - adina) * 1,2

Zer pentsio jasoko nuke erretiro adina baino lehen ezintasun iraunkorra edo heriotza gertatuz gero?

Garrantzitsua da ekarpenak egiten ari zaren ala ez jakitea:

  • Ekarpenak egiten ari bazara.

Biziarteko pentsioa, aurrezkia eta ezintasun iraunkorra edo heriotza unean kapital gehigarria oinarri hartuta kalkulatua, ordura arte ekarpenak egiten jardunez gero.

Alta aurretik sortutako ezintasun iraunkor prestazioek ez dute Elkarkidetzan ezintasun iraunkor prestaziorik sortuko.

  • Ekarpenak egiten ari ez bazara.

Biziarteko pentsioa, aurrezkia soilik oinarri hartuta kalkulatua.

Elkarkidetzaren biziarteko pentsioen ezaugarriak eta onuradunak

Prestazioen kobruaren hurrenkera horrela izango da: lehenengo bazkidea, bigarren alarguntasuna jasoko duen onuraduna, hirugarren seme-alabak eta azkenik oinordekoak.


Erretiratuaren edo ezinduaren alarguntasuna


Bazkide osoaren erretiroa, ezintasun iraunkorra eta alarguntasuna


Bazkide osoaren zurztasuna


Kapitalizatzeko aukera


Nola eta noiz jasotzen dira pentsioak?

Pentsioak hilero jasotzen dira eta ekainean eta abenduan kopuru bereko hileroko gehigarri bat jasotzen da.

Nola tributatzen dute pentsioek?

Pentsioak laneko etekin gisa hartu behar dira PFEZ aitorpena egiteko orduan.