Bazkide Babesleak

Bazkide babesle gisa sar daitezke horretarako eskaera egiten duten Instituzioak, betiere eskaera hori Gobernu Batzordeak onartzen badu.

Bazkide Osoak

Lan-harremana edozein izanda ere (laborala edo funtzionarioa, finkoa edo aldi baterakoa) Sarrera Eskaera bete behar da. Orri hori gure ordezkaritza bulegoetan, zure Instituzioko pertsonal departamentuan edo Elkarkidetzaren webgunean daukazu.

Noiz hasiko naiz ekarpenak egiten?

Zenbat eta lehenago hobe. Epe luze batean ekarpen jarraituak egiteak, eragin zuzena dauka kapitalaren edo aurrezkiaren sorkuntzan.

Erantzunaren argudio gisa, hona hemen bi adibide:

Ekarpena egiten hasten den adinaren arabera, erretiroan lortutako kapitala edo aurrezki kapitalizatua Lehenengo kasuan pertsonak 40 urtez egiten ditu ordainketak, bigarrenean berriz 10 urtez; batak besteak baino 4 bider gehiago alegia. Lortutako kapitala ordea, 40 urtez kotizatu duenarentzat 8,58 bider handiagoa da, 10 urtez kotizatu duenarentzat baino. Horren arrazoia errentagarritasunaren eragin biderkatzailea da.

Zer ordaindu beharko luke hilero 10 urtez kotizatu duenak, 40 urtez kotizatu duenak lortutako kapital bera izateko?
Kapital bera lortzeko, beharrezkoa den ekarpena

Garrantzitsua al da Elkarkidetzan alta eskatzea, Instituzioan lanean hasi naizen une berean?

Bai, Instituzio baten sarrera Elkarkidetzan onartu eta bi hilabeteko epean sartzen diren langileei eta lanean hasi berri diren langileei bi hilabeteko epean sartzen badira ere, ez zaie bi urteko gabealdia aplikatzen.

Aipatu epeak pasa eta gero eskatzen bada alta Elkarkidetzan, ezintasun iraunkor eta heriotzaren prestazioen estaldura osorik aitortuko da sarrera izan eta bi urte igaro ondoren. Bi urteko epe horretan, istripuen ondorioz gertatutako prestazioak soilik estaltzen dira.

Zer nolako eragina dute gastuek, lortutako errentagarritasunean?

Gastuek, lortutako errentagarritasuna murrizten dute. Garrantzitsua da jakitea zein errentagarritasun aplikatzen zaion zuzenean kapitalari. Hau da, bertatik kudeaketa gastu guztiak kendu ondorengoa.

Ondorengo taulan azaltzen dira euro batek 40 urte pasa eta gero izango lituzkeen balioak, hiru errentagarritasun ezberdin eta lau gastu konbinatuz.


Gastuak errentagarritasuna

Hemendik 40 urtetara gaur inbertitutako euro batek izango duen balioa zuzenean lotuta dago lortzen den errentagarritasuna eta aplikatzen zaion gastuen ehunekoarekin. Azterketa egiten badugu %3ko errentagarritasunarekin, eta gastuak %0,32koak izanik, euroak orduan 2,880 euroko balioa izango du. Gastuak %1,6koak izanik ordea, euroak 1,744 euroko balioa izango luke. Jarraian azaltzen den grafikoan aipatutako adibidearen urteko garapena ikus daiteke.

Elkarkidetzak gastuak kendu ondoren adierazten du errentagarritasuna

Bi emaitzak alderatuz, euroaren ekarpena kontuan izan gabe, lortutako etekinak bikoitza baino gehiago direla ikusten da %0,32ko gastuak aplikatuz 1,880 eta %1,6koak aplikatu ordez 0,744.



Zein egoeratan dago 2015ean, 1998an Elkarkidetzan alta eskatu zuen bazkidea?
C2 taldeko bazkidea, %1etik %7ra ekarpen graduala eta etekinik gabea. Aurrezkirako %90.