Que hacemos Elkarkidetza
AURREIKUSPEN SISTEMA

Elkarkidetza pentsio osagarrien sistema da, enplegukoa eta banakako kapitalizazio sistema erabiltzen du. Egia esan, aurrezki mota bat da; bertan langileak eta Instituzioak egiten dituzte ekarpenak, horiek pilatuz joaten dira eta errentagarritasuna sortzen dute. Ekarpenen baturei eta inbertsioen irabaziei esker, banako kapitala edo aurrezkia eratzen da eta horrek ziurtatzen du biziarteko erretiroko pentsioa jasoko dela.

grafíca que muestra que: capital de jubilación = ahorro capitalizado Elkarkidetza

Erretiroko pentsioa, beraz, egindako ekarpenen bolumenen araberakoa izango da eta prestazioa kalkulatu arte igarotako urteetan lortutako errentagarritasunaren araberakoa ere bai. Ekarpen luzeko epeetan, 35-40 urte ingurukoetan, sortutako etekinak pilatutako kapitalaren erdia izaten dira.

Zehaztuz, 100 eurotatik 50 ekarpenak izango dira (25 langilearenak eta 25 Instituzioarenak) eta gainerako 50 errentagarritasuna, grafikoan ikusten den legez.

Erretiro adinera heltzean, pilatutako kapitalak biziarteko pentsioa sortuko du. Hemendik aurrera bi efektu konbinatzen dira. Alde batetik pentsioa ordaintzen denez, pilatutako kapitala jaisten da eta bestetik sortzen den errentagarritasuna kontsumitu gabeko kapitalari gehitzen zaio, horrela kapitalaren jaitsiera motelduz.