Nor gara Elkarkidetza
Aurkezpena

Elkarkidetza, Euskadiko Erakunde, Instituzio eta Sozietate Publikoetan lan egiten duten langileen Gizarte Segurantza Publikoaren pentsioak osatzeko eta, horrela, hileroko biziarteko pentsio baten bidez bizitza maila duinaz eta seguruaz gozatzeko xedez eratutako, irabazi asmorik gabeko Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundea (BGAE) da.

Negoziazio kolektiboaren barruan ezarritako gizarte aurreikuspen sistema da, bertako kide direnen taldeak, sindikatuek eta Administrazioak sustatua eta kontrolatua.

1986an jarri zen martxan, eta bertako kide diren taldeen beharretara egokituz eta garatuz joan da.

Sistemaren helburu nagusia, erretiratzearen unean estaldura eskaintzea da, eta elkartasun elementu garrantzitsua sartzen du ezintasun iraunkorra eta heriotza estali ahal izateko.

Kudeaketa, pentsioen alorrean esperientzia handia duten profesional kalifikatu talde batek egiten du, kaudimen eta epe luzeko jasangarritasun irizpideetan oinarrituz.