Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, esperientzia eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Webgune honetan nabigatzerakoan, baimendu egiten duzu guk cookieak erabiltzea. Argibide gehiago duzu orrialdearen behealdean.

Laburbilduz, zeintzuk dira Elkarkidetzaren funtsezko ezaugarriak?
  • Instituzioaren eta langilearen artean partekatutako ekarpenek, emaitzak bikoizten dituzte.
  • Garrantzitsua da lehenbailehen hastea. Egin beharko dugun ahalegina txikiagoa izango da, ez soilik ekarpen urte gehiago izango dugulako, baizik eta urte horietan zehar lortutako errentagarritasunak aurrezki handiagoa sortuko duelako.
  • 65 urterekin izango dugun bizi osorako erretiro pentsioa, ekarpen pertsonala baino bost aldiz handiagoa izango da.
  • Erretiro pentsioaz gain ezintasun iraunkor, alarguntasun eta zurztasun prestazioak ere badaude.
  • Erretiro adinera iritsi baino lehen ezintasun iraunkorra edo heriotza gertatuz gero, kapital gehigarria sortzen da.
  • Gizarte aurreikuspenean espezializatutako sistema da, eskarmentu handikoa eta errentagarria (datuak webguneko gune pribatuan ikus daitezke), sektoreko batez bestekoak baino handiagoak diren urteroko etekinak dituena. Ez dira ahaztu behar gizartearekiko arduratsuak diren inbertsioak eta Euskadin egiten den inbertsioa.
  • Kudeaketa gastuak murritzak dira. Horrexegatik pentsioek kopuru handiagoa lortzen dute.
  • Kaudimen kontsolidatua, 1986tik euskal sektore publikoko langileei pentsioak ordaintzen zaizkie.
  • Irabazi asmorik gabea, irabazi guztiak zuzenean Elkarkidetzako bazkide taldeari itzultzen zaizkio.
  • Ekarpen pertsonalengatik zerga-arintzea.
  • Langileen eta Administrazioaren ordezkariek bultzatua eta kontrolatua.

Elkarkidetza eredu aurreratu eta arrakastatsuekin lerrokatua dago.