Nor gara Elkarkidetza
Xedea

ELKARKIDETZA Euskal Sektore Publikoaren Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen Xedea da, erakundeari atxiki zaizkion pertsonei pentsio osagarria ordaintzea, euren erosteko ahalmena mantentzen laguntzeko.

Horretarako kaudimen maila handia izanik, modu eraginkorrean kudeatzen ditu euskal instituzio publikoek eta langileek elkarrekin emandako funtsak, profesional talde konprometitu baten bitartez kalitatezko zerbitzua eskainiz eta euren interes taldeei konfiantza eta segurtasuna helaraziz.

Ikuspegia

ELKARKIDETZAk, aurrezki-pentsioaren kultura sustatzen duen erakunde aitzindari gisa aitortua izatea nahi du, enpleguko planen bitartez eta euskal gizartearen premietara egokitua eta erreferentziazko sistema aurreratuenekin lerrokatua dagoen gure eredua Administrazio Publikoan orokortuz.

Balioak

Bazkideengandik gertu

Gure bazkideak, pertsonak eta instituzioak dira gure oinarrizko arrazoia.

Haien beharrak eta itxaropenak ase nahi ditugu, zerbitzu profesionala eskainita, tratu pertsonalizatua, hurbila eta atsegina emanda eta konfiantza eta segurtasuna transmitituta.

Kudeaketa profesionala

Elkarkidetzan, konpromisoa dugu “gauzak ondo egitearekin” eta “etengabe hobetzearekin”, zorroztasuna irizpide izanik. Bereziki, ondarea modu zuhurrean, dibertsifikatuan eta fidagarrian kudeatzen dugu, denboran zehar mantenduko den errentagarritasuna lortzeko, eta, horrela, bizi arteko prestazioen ordainketa bermatzeko.

Pertsona konprometituak

Elkarkidetza pertsona-talde egonkorra da, eta pertsona horiek erakundearen garapenarekin konprometituta eta inplikatuta daude eta zintzotasunez jarduten dira.

Xedea, Ikuspegia eta Balioak betetzen direla bermatzen dute, eta erakundearen eraginkortasuna hobetzeko konpromisoa dute.

Harro daude erakundearen protagonista erabakigarri izatearekin.

Taldean lan egiten dute, informazioa eta grina partekatuz eta parte-hartzea eta adostasuna sustatuz.

Erantzukizun soziala

Helburu soziala dugu, euskal ekonomiari eta haren gizarte-ongizatearen sistemari hazten laguntzen baitiegu. Etengabean berritzen ari gara, euskal gizartearen erronka berriei aurre egiteko.