Noiz hasiko naiz ekarpenak egiten?
Elkarkidetza enplegu sistema bat da eta ekarpenen zenbatekoa Gobernu Batzordeak finkatzen du edo Instituzioan eragina duten dagozkien hitzarmenek edo akordio kolektiboek. Horiek guztiek ezaugarri hauek dituzte: esquema de las aportaciones de capital al sistema de Elkarkidetza
  • Oro har, ekarpenak partekatu egiten dituzte langileek eta beraien Instituzioek eta zuzenean nominatik kentzen dira.
  • Bazkideek borondatezko ekarpen bat egin dezakete, banakoa eta hilerokoa, araudian ezarritako egoerak ematen direnean eta zenbateko mugatuarekin.

Ekarpenen %90 aurrezki eratzeko izaten da eta gainerako %10 kapital gehigarria bermatzeko, bazkidea erretiratu baino lehen ezgaitzen edo hiltzen bada ere.

Bazkide babeslearen eta bazkide osoaren kuota ordainketak amaituko dira, bazkide osoak Gizarte Segurantzako sistema publikoan edo antzekoan erretiratzeko ezarritako adina betetzen duenean.

Ekarpenak hilero ordainduko dira eta ekainean eta abenduan hileroko ekarpenen kopuru bereko ekarpen gehigarria egingo da.

Nork egin ditzake borondatezko ekarpenak?

Erretiratzean Elkarkidetzan 40 urteko ekarpena lortuko ez duten bazkideek edo ekarpen-oinarria haien soldata baino txikiagoa dutenek, banako borondatezko ekarpena eta hilerokoa eska dezakete, 2016rako 4.000 euroko urteko kopurua gainditzen ez badu.

Borondatezko ekarpena egiten hasi eta bi urteko epean, ez da izango kapital gehigarriaren eskubiderik ezintasun iraunkorra edo heriotza gaixotasunagatik gertatzen den kasuetan.

Zer gertatzen da Instituzioarekin dudan lan-harremana amaitzen bada?

Egindako aurrezkia, Elkarkidetzan zure izenean mantentzen den Eskubide Ekonomikoa da. Zure ekarpenak egiten jarraitzeko aukera edo hauek etetekoa izango duzu. Lehenengo kasuan Eskubide Ekonomikoa etorkizunean egindako ekarpenen eta errentagarritasunaren ondorioz haziko da. Bigarren kasuan aldiz, Eskubide Ekonomikoa soilik etorkizunean lortutako errentagarritasunaren ondorioz haziko da.

Egindako aukera edozein izanda ere, Eskubide Ekonomikoa prestazio bihurtuko da behin kontingentzia gertatu eta eskaera egin ondoren.

Azkenik, Eskubide Ekonomikoa enpleguko beste BGAE batetara alda daiteke.

Borondatez ekarpenak ez egitea erabaki ahal dezaket eta gero berriro ekarpenak egiten hasi?
Elkarkidetzan ekarpenak egitea borondatezkoa da eta edozein momentuan erabaki zenezake ekarpenik ez egitea. Erabaki horrek ordea, ondorio hauek izango ditu:
  • Instituzioak ez du ekarpenik egingo.
  • Ezgaitasun iraunkor eta heriotza kasuetan kapital gehigarria galtzen da.
  • Aurrezkia soilik etorkizunean lortutako errentagarritasunaren arabera haziko da.

Era berean, Instituzioarekin lan-harremana mantenduz, borondatez baja eskatu duen bazkideak jarduneko bazkide oso izateko eskaera egin ahal izango du edozein unetan.

Urtean zehar berriz bazkide gisa sartzeko egiten duen lehen eskaera bada, alta horrek, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilaren batetik izango du eragina. Kontrako kasuan, alta horrek, eskaera aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren batetik aurrera izango du eragina.

Urte bat baino gehiago ekarpenik egin gabe egonez gero, alta hartu eta bi urteko epean gabealdia aplikatuko da heriotza eta elbarritasun iraunkor kasuetan kapital gehigarriaren eskubidea izateko, istripuen ondorioz sortutako prestazioen salbuespenarekin.

Ekarpen hauek egiteagatik zerga-arinketarik badaukagu?

Bai. Norberak egiten duen ekarpena, PFEZ aitorpena egiterakoan, oinarri zergagarrian kenkari gisa sartzen da. Instituzioaren ekarpena zergei dagokienean, neutroa da.