Likidazio-balioaren eta errentagarritasunaren bilakaera.
Elkarkidetzaren errentagarritasuna, aintzat hartutako aldi guztietan, argi eta garbi handiagoa da enpleguko pentsio-funtsek lortutako batez besteko errentagarritasuna baino.
INVERCO Inbertsio Kolektiboko Erakundeen eta Pentsio Funtsen Elkartea da. Ez dago antzeko estatistikarik BGAEei dagokienez.
Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen edo zehazten.
Urteak | 20 | 15 | 10 | 5 | 3 | 1 |
---|---|---|---|---|---|---|
RF sistema indibidual mistoa | % 1,56 | % 0,87 | % 0,81 | % -1,07 | % -2,08 | % -8,55 |
Enplegu-sistema | % 2,72 | % 1,79 | % 2,10 | % -0,05 | % -1,16 | % -9,24 |
Elkarkidetza | % 4,59 | % 3,52 | % 4,04 | % 2,58 | % 1,95 | % -4,70 |
KPI | % 2,11 | % 1,73 | % 1,54 | % 2,70 | % 3,85 | % 5,70 |
Laster eguneratzeko dauden balioak.
Errentagarritasun handiago horren eragin metagarria esanguratsua da aurrezki-aldietan.

Ondarearen banaketa

Elkarkidetzaren ondarea aktiboen zorro dibertsifikatuan inbertituta dago. Errenta finkoa da pisu handiena duen aktibo klasea.
Ondarearen bilakaera

Sozialki arduratsua den inbertsioa

Gure inbertsio prozesuan ingurumen, gizarte edo gobernu korporatiboko alderdiak edo irizpideak hartzen ditugu kontuan.
Inbertsioa eta likidezia Euskadin

Zorroaren ehuneko handi bat Euskadin inbertitzen dugu. Horrela, aberastasuna sortzen eta ingurune hurbilena garatzen laguntzen saiatzen gara.