Ekarpen pertsonala eta instituzionalaren % 92 eta ekarpen horien inbertsioak urteetan zehar sortzen dituen etekinak zure izenean metatutako aurrezkia da, eta hori biziarteko pentsio baten kobrantza bihurtuko da prestazioa sortzen den unean.

Ekarpenen % 8 ak elkartasun elementu garrantzitsu bat du, eta kapital gehigarria sortzera bideratzen da. Bazkidea, ezintasun iraunkor baten edo heriotza baten ondorioz erretiro adinera iristen ez denean, kapital horrek, pentsio egoki bat lortzeko aukera ematen du.

Kapital gehigarriak aurrezkia osatzen du, eta biziarteko pentsio bat sortzeko aukera ematen du.

Kapital gehigarriaren zenbatekoa instituzioak eta kotizatzen ari den bazkideak Gizarte Segurantzaren Sistema Publikoan edo antzekoan erretiratzeko ezarritako adina lortu arte egingo zituzten ekarpenak izango dira; oinarritzat azken 12 hilabeteetan egindako ekarpenen batez-bestekoa hartzen da eta %20 gehituta.

Ikus dezagun 25 urterekin alta eman eta 30 edo 40 urterekin ezintasun edo heriotza izan duen pertsona baten kapital gehigarria.

Hipotesiak: Errentagarritasuna % 3,60 , KPI % 2,00 eta 77,57 euroko ekarpena (aurrezteko ekarpena, ekarpenaren %92 )

Bideoa Nola kalkulatzen da zure pentsioa Elkarkidetzan??

%100

Elkarkidetzako bazkidea

querecibo-eus-1

Prestazioak pentsio publikoaren osagarri dira zuretzat, hala badagokio, zure ezkontidearentzat edo bizikidearentzat; halakorik ezean, zure seme-alabentzat eta, azkenik, zure oinordekoentzat.

Prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen da gertaera eragilea gertatu denean (erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza edo langabezia), pertsonak lan-harremana eten duenean, Erakundearekiko betebeharrak egunean dituenean eta prestazioa eskatzen duenean, Elkarkidetzaren ereduaren arabera, Prestazioen Erregelamenduaren arabera eskatzen diren dokumentuekin batera.

Pentsioak hilero kobratzen dira, eta ekainean eta abenduan zenbateko bereko hileko ordainsari gehigarri bat jasotzen da, langabezian izan ezik.

Prestazioen Erregelamenduan araututako mozkinetako partaidetzaren arabera hobetuko da pentsioa, langabezian izan ezik.

Erretiroaren, ezintasun iraunkorraren eta jarduneko heriotzaren prestazioetan, kapitalizatzeko aukera izango duzu:

  • Aurrezkiaren % 25 arte, hilean 111 euroko gutxieneko pentsioa sortuko duen zenbateko nahikoa mantentzea beharrezkoa izanik.
  • % 100, pentsioa 111 eurora iristen ez bada.