Prestazioak pentsio publikoaren osagarri dira zuretzat, hala badagokio, zure ezkontidearentzat edo bizikidearentzat; halakorik ezean, zure seme-alabentzat eta, azkenik, zure oinordekoentzat.
Prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen da gertaera eragilea gertatu denean (erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza edo langabezia), pertsonak lan-harremana eten duenean, Erakundearekiko betebeharrak egunean dituenean eta prestazioa eskatzen duenean, Elkarkidetzaren ereduaren arabera, PrestazioenErregelamenduaren arabera eskatzen diren dokumentuekin batera.
Pentsioak hilero kobratzen dira, eta ekainean eta abenduan zenbateko bereko hileko ordainsari gehigarri bat jasotzen da, langabezian izan ezik.
Prestazioen Erregelamenduan araututako mozkinetako partaidetzaren arabera hobetuko da pentsioa, langabezian izan ezik.
Erretiroaren, ezintasun iraunkorraren eta jarduneko heriotzaren prestazioetan, kapitalizatzeko aukera izango duzu:
- Aurrezkiaren % 25 arte, hilean 111 euroko gutxieneko pentsioa sortuko duen zenbateko nahikoa mantentzea beharrezkoa izanik.
- % 100, pentsioa 111 eurora iristen ez bada.