“Elkarkidetzak euskara plan bat du martxan 2018az geroztik. Plan horretan Elkarkidetzak Erakundean euskararen presentzia egunez egun areagotzeko hartutako konpromisoak eta adostutako ekintzak (barne eta kanpo harremanetan) zehazten dira. Elkarkidetzaren konpromiso nagusiak hiru dira:
- EAEko hiru lurralde historikoetako bazkideei (osoak eta babesleak) zerbitzua euskaraz ematea bermatzea.
- Elkarkidetzako langileen artean euskararen erabilera sustatzea.
- Interes Taldeei Erakundeak euskararekin duen konpromisoa helaraztea.”