inbertsioa

Ondarearen % 15 Euskadin inbertituta dago. Horrela, erakundeak aberastasuna, enplegua eta hurbileko ingurumenaren garapena sortzen lagundu nahi du.

  • 204 MM Likideziaren eta aktibo finantzario edo errealen artean inbertitutakoak Euskadin
  • Enpresa kotizatuen eta kotizatu gabekoen kapitalean inbertitzen dugu
  • Euskal enpresen bonuak eta ordaindukoak erosten ditugu
  • Hedatzeko edo nazioartekotzeko beharra duten enpresei laguntzen diegu
  • Foru erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren bonuak erosten ditugu
  • Euskadin enplegua sortzen laguntzen dugu
  • Azpiegitura sozialetan inbertitzen dugu Euskadin

Enpresak bultzatzeko arloan, Elkarkidetzak % 50eko partaidetza du ORZA AIEn, eta gure inguruko kotizatu gabeko sozietateetan egindako inbertsioa bideratzeko eratu zen. Euskal enpresa-sarea bultzatzen du, hedapen eta nazioartekotze proiektuen eta “MBO” eta “MBI”ren eragiketen bidez, enpresa ondorengotzaren inguruko arazoak konpontzeko edo gutxiengoa duten bazkideak ordezkatzeko.

ORZAk parte hartzen duten enpresen kudeaketan parte hartzen du, enpresa horietako Administrazio Kontseiluetan aktiboki parte hartuz, eta parte hartzen duten enpresen arteko ezagutzak, harremanak eta erlazioak eskainiz, sinergiak sor ditzaten. ORZAren bokazioa ez da epe laburrekoa. Arrisku kapitaleko erakundeena baino epe luzeagoan irauteko asmoa duen bazkidea da. Sozietate baten hurrengo hazkunde-faseak finantza ditzake bazkide honek, antzeko beste erakunde batzuekin alderatuta malgutasun handiagoa eskainiz.

Konpromiso horren ondorioz, Elkarkidetzak Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzen lagundu du.

ORZAk hainbat jarduera-sektoretan inbertitu du: gailu medikoak, aeronautikako tresneria, zibersegurtasuna, metalezko osagaiak, galdaketa, adimen artifiziala, ontziak, nanosateliteak edo biomedikuntza.

dsitribu