Gizarte Segurantzako kontribuzio-mailako prestazioaren baliokidea den hileko errenta kobratzen duzu, zure aurrezkiaren kontura, langabezia- egoerak irauten duen bitartean edo zure aurrezkia agortu arte.

Eskatutako dokumentuak:

  • NANaren fotokopia.
  • Familia liburua.
  • Lan-eskatzaile gisa izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria (LANBIDE edo dagokion enplegu-zerbitzu autonomikoa).
  • Langabezia prestazioaren onuraduna izatea edo ez izatea ziurtatzen duen agiria (SEPEren egoera ziurtagiria)
  • Langabezia prestazioa jasotzen den kasuetan, aitortutako kopuruaren ziurtagiria (SEPE: prestazioaren ebazpena edo epealdi bakoitzeko kopuruen ziurtagiria)
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako lan-bizitza.
  • Langabezia prestazioa jasotzen ez den kasuetan, azken kotizatutako 180 egunetako, gutxiago badira direnak, kotizazio oinarriak (langilearen nominak edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari eskaera).
  • Prestazioa ordaintzeko bankuko kontu zenbakia. Libreta edo ordainagiri bat, kontuaren titulartasuna egiaztatzeko
  • Eskaera pertsonalki izapidetu ezin badu, eskatzailearen bizi-agiria.
  • OHARRA: Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpo badago, jarri gurekin harremanetan aurkeztu behar den dokumentazio gehigarriaren berri izateko.

Bilera gure bulegoetan prestatzeko, dokumentazioa aldez aurretik bidal dezakezu (derrigorrez pdf formatuko fitxategiak).

Gure lankideak zurekin harremanetan jarriko dira bidalitako dokumentazioa egokia den baieztatzeko eta gure bulegoetan hitzordua ezartzeko.

Trabajo