Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioa
Elkarkidetza Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioaren kidea da, hau sortu zenetik.
Eusko Legebiltzarreko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Legearen babespean sortutako elkartea da eta Euskadiko ia BGAE guztiak hartzen ditu.
Hurrengo hauek dira helburuak: federaturiko erakundeen interesak defendatzea, aurreikuspeneko interes orokorrei buruzko gaietan erakundeak ordezkatzea eta elkartuek behar izaten dituzten zerbitzu orokorrak ezartzea.
Sistema modalitatearen arabera federaturiko erakundeak hurrengo hauetan banatzen dira: Elkartekideak, Desberdinak, Enplegukoak eta Banakakoak.
Elkarkidetza, logikoa denez, Enplegu modalitatean dago eta hortik elkarlanean aritzen da Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarria defendatuz, lehenengoz, Enpleguko beste BGAE guztiekin eta bigarrenez, federaturiko beste guztiekin.
Federazioaren bitartez, Elkarkidetzak Espainiako Mutualitate Konfederazioan parte hartzen du.
Sektore Publikoko Pentsio Erakundeen Europako Elkartea
Elkarkidetza Sektore Publikoko Pentsio Erakundeen Europako Elkartearen SPPEEE bazkide sortzailea eta kide aktiboa da.
Elkartea pentsio arazoei buruzko esperientziak trukatzeko lekua da, arlo teknikoan eta kudeaketa arloan konpetentziak konparatuz, elkarturiko entitateen proiektuak hobetzen laguntzeko.
Elkartean hainbat europar erakunde biltzen dira eta enplegatu publikoen prestazioak estaltzen ditu, oinarrizko sistema kudeatzaileak zein osagarriak bilduz.
Europako Batzordearen organo aholku emailea da pentsio eta gizarte aurreikuspen gaiei dagokienez, eta Europako Batzordearen Pentsio Foroaren kidea da.
Kontseiluak zuzentzen du Elkartea, Lehendakariak (urte baterako izendatua) eta herri desberdinetako lau kide gehiagok osaturikoa.
Barrutik lan talde desberdinetan antolatuta dago, pentsio osagarrien tratamendu juridiko eta fiskala, sistema publikoen etorkizuna eta herrien arteko pentsioen eramangarritasun eskubideak aztertzen dituztenak, baita Europako jurisprudentzia eta Europako Batzordearen ebazpen eta proposizioen eragina pentsioen erregimenetan.