Zorroaren urteko errentagarritasunak atalase jakin bat gainditzen duenean (1,25 x errenta kalkulatzeko erabilitako tasa), jasotzen ari zaren hileko pentsioa hobetuko da, BGAEaren Prestazioen Erregelamenduan unean-unean ezarritako formularen arabera.
Aurrekoa gorabehera, aurreko ekitaldietan izandako errentagarritasun negatiboak edo interes teknikoaren azpitik daudenak kontuan hartzen dituen kontagailu bat sartu da; horrela, desfase hori berreskuratu arte, ez da pentsioa hobetzeko eskubiderik sortuko.
Gainera, erakundearen ekonomia- eta finantza-iraunkortasuna eta hitzartutako prestazioak kontuan hartuta, etekinetako partaidetza ez da inola ere gertatuko kaudimen-maila % 10etik gorakoa ez bada.