Gainerako langileei bezala, pentsioak sortzeko aurrezki bat metatzen lehenbailehen hastea interesatzen zaizu.

Erakundean lan egiten duzun lehen egunetik egin ditzakezu ekarpenak, Elkarkidetzan kotizatzen duten gainerako pertsonen eskubide berberekin. Abantailak, beste edozein bazkidek lortzen dituen berberak dira: partekatutako ekarpenak (zuk jartzen duzun euro bakoitzeko, lan egiten duzun instituzioak euro bat jartzen du zure izenean), banakako BGAEena baino errentagarritasun handiagoa, 1986tik pentsioak kudeatzera soilik dedikatzen den kudeaketa talde profesional baten esperientzia.

Zer gertatzen da erakundean lan egiteari uzten badiot?

Instituzioa uzten baduzu, zure ekarpenak egiten jarraitzeko edo bertan behera uzteko aukera duzu. Aurrezkia eta bere etekinak zure izenean mantentzen dira prestazio bat eskatu arte.

Jardinero