Ahalik eta azkarren jakinarazi, egon daitezkeen prestazioak izapidetzeko

2015. urtea baino lehenagoko erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunaren kasuan.

  • Alarguntasuna: Zure ezkontideak edo bizikideak zure pentsioaren % 50eko biziarteko pentsioa kobratzen du.
  • Zurztasuna: 25 urtetik beherako zure seme-alabek 25 urtera arte zure pentsioaren % 9ko pentsioa kobratuko dute.

2015. urtetik aurrera erretiroko edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunaren kasuan.

  • Alarguntasuna: Zure ezkontideak edo bizikideak zure pentsioaren % 100eko biziarteko pentsioa kobratzen du.
  • Zurztasuna edo oinordekoak: Ezkontiderik edo bizikiderik izan ezean, zure seme-alabek edo, halakorik ezean, zure oinordekoek 90 urtera arte kobratu beharko zenituzkeen pentsioak kobratzen dituzte, edo kapital baliokidea.

Alarguntasun eta zurztasun pentsioduna izanez gero: Jarri harremanetan gurekin

Eskatutako dokumentuak:

  • Prestazio eskatzailearen NANren fotokopia-
  • Onuradunak egiaztatzen dituen agiria (Familia Liburua).
    • Alarguntasun kasuan, egoera zibila egiaztatzen duen dokumentua ( Familia liburua edo ezkontzaren hitzez-hitzeko ziurtagiria edo izatezko erregistroko ziurtagiria edo bizikidetza ziurtagiria).
    • Alarguntasun eta zurztasun gabe izandako heriotzaren kasuan, jaraunsle izendatutako pertsonak egiaztatzen dituen agiria (Azken borondateen ziurtagiria edo Jaraunsleen aitorpena).
  • Umezurtza adingabea denean, legezko ordezkaria egiaztatzen duen agiria eta bere NANa
  • Heriotza ziurtagiria.
  • Jardunean izandako heriotza kasuetan, Instituzioan baja izanaren agiria eta hildako pertsonaren NAN.
  • Prestazioa ordaintzeko bankuko kontu zenbakia. Libreta edo ordainagiri bat, kontuaren titulartasuna egiaztatzeko.
  • Eskaera pertsonalki izapidetu ezin badu, eskatzailearen bizi-agiria.
  • OHARRA: Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpo badago, jarri gurekin harremanetan aurkeztu behar den dokumentazio gehigarriaren berri izateko.

Bilera gure bulegoetan prestatzeko, dokumentazioa aldez aurretik bidal dezakezu (derrigorrez pdf formatuko fitxategiak).

Gure lankideak zurekin harremanetan jarriko dira bidalitako dokumentazioa egokia den baieztatzeko eta gure bulegoetan hitzordua ezartzeko.