pentsioa-2
Erretiroa hartzen badut
  • Zure metatutako aurrezkiarekin kalkulatutako biziarteko pentsioa kobratuko duzu.
  • Alarguntasuna: Zure ezkontideak edo bizikideak zure pentsioaren % 100eko biziarteko pentsioa kobratzen du.
  • Zurztasuna edo oinordekoak: Ezkontiderik edo bizikiderik izan ezean, zure seme-alabek edo, halakorik ezean, oinordekoek 90 urtera arte jasoko zenituen errenta guztiak edo kapital baliokidea kobratuko dute.

Ekarpen pertsonala eta instituzionalaren % 92 eta ekarpen horien inbertsioak urteetan zehar sortzen dituen etekinak zure izenean metatutako aurrezkia da, eta hori biziarteko pentsio baten kobrantza bihurtuko da prestazioa sortzen den unean.

Erretiro espediente baterako eskatutako dokumentuak.

  • NANaren fotokopia
  • Egoera zibila eta onuradunak egiaztatzen dituen agiria. Familia-liburua edo ezkontza-ziurtagiri literala edo izatezko bikoteen erregistroaren ziurtagiria edo bizikidetza-ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren ebazpena, ondorio-data adierazita.
  • Erakundean baja eman izanaren egiaztagiria.
  • Banku-erakundearen kontua, prestazioa ordaintzeko. Banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen ordainketaren libreta edo ordainagiria.
  • Eskatzailearen bizi-fedea, eskaera pertsonalki izapidetu ezin badu.
  • OHARRA: Zure egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpo badago, jarri gurekin harremanetan aurkeztu behar duzun dokumentazio gehigarriaren berri izateko.

Bilera gure bulegoetan prestatzeko, dokumentazioa aldez aurretik bidal dezakezu (derrigorrez pdf formatuko fitxategiak.

Gure lankideak zurekin harremanetan jarriko dira bidalitako dokumentazioa egokia den baieztatzeko eta gure bulegoetan hitzordua ezartzeko.