Batzar Nagusia
Batzar Nagusia Erakundearen gobernu organo gorena da; lau urtetarako hautatzen da eta 100 ordezkarik osatzen dute honela banaturik:
Bazkide babesleak | 50 |
---|---|
EUDEL | 30 |
DFA | 5 |
DFB | 5 |
DFG | 5 |
Beste kolektibo batzuk | 5 |
Bazkide osoak | 50 |
---|---|
ELA | 28 |
LAB | 15 |
CCOO | 7 |
Gobernu Batzordea
Gobernu Batzordea Erakundearen gobernu zuzena du bere ardurapean eta horren kideak Batzar Nagusiaren ordezkarien artean izendatuko dira.
Hamasei kidek osatzen dute, honela banaturik:
Zortzi batzordekide instituzioak ordezkatuz
- Bat Foru Aldundi bakoitza ordezkatuz
- Lau Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) ordezkatuz
- Kide bat, beste kolektibo batzuk ordezkatuz
Zortzi batzordekide langileak ordezkatuz, Batzar Nagusiko langileen ordezkarien proportzioa mantenduz banaturik.
Bazkide babesleak | 8 |
---|---|
EUDEL | 4 |
DFA | 1 |
DFB | 1 |
DFG | 1 |
Beste kolektibo batzuk | 1 |
Bazkide osoak | 8 |
---|---|
ELA | 5 |
LAB | 2 |
CCOO | 1 |