Inberbertsio arduratsua da ingurumen-irizpideak, irizpide sozialak eta gobernu korporatibokoak – ISG irizpideak esaten zaie normalean – aintzat hartzen dituena, finantza-irizpide tradizionalez gain, inbertsio-erabakiak aztertu eta hartu bitartean, bai eta jabetza eskubideak baliatzean ere.
Helburua da gizartean arduratsuagoak izatea lortzen duten enpresek inbertsio handiagoa jasotzea lehiakideek baino, eta, horrela, aldaketarako pizgarri bat sortzea eta eragin positiboa izatea ingurumenean eta gizartean.
Printzipioz, SAI irizpideen integrazioak BGAEak zorroan dituen aktibo ia guztiei eragiten die: errenta aldakorra, errenta finkoa (zor publikoa edo pribatua), aktibo monetarioak, etab.
Nazio Batuen Mundu Ituna
Epe luzera balio jasangarria sortzeko asmoz, ELKARKIDETZA ENPLEGUKO BGAEak, inbertitzen duen enpresek beren jarduera-eremuan Nazio Batuen Mundu Itunaren printzipioak betetzea eta sustatzea du helburu.
17 Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Baztertzea + info |
Enpresak inbertsioen unibertsotik kanpo uztea, beren produktu, jarduera eta politikekin lotutako irizpideen arabera. | Arma kimikoak, pertsonen kontrako minak, arma nuklearrak… | |
Barneratzea + info |
“Best in class” | Helburua ondarearen % 50 baino gehiago, inbertsio arduratsuaren ikuspegitik buruan jartzen diren enpresa edo gobernuen balioetan inbertitzea, beren lehiari dagokionez. | |
Inbertsio tematikoak | Inbertsio zuzenduak edo tematikoak modu aktiboan egitean datza. Emaitza ekonomikoak sozialki desiragarriak diren beste emaitza batzuekin konbinatzean datza. | Klima aldaketa, ura, baso iraunkorrak, energia alternatiboak, azpiegitura soziala. | |
Inplikazioa eta botoa + info |
Batzarretan botoa ematea da akziodunek enpresetan eragiteko eskura duten bitarteko nagusietako bat. Finantza-gaiez gain, gero eta gehiago bozkatzen dira gizarte, ingurumen eta gobernu gaiak. | ||
Inpaktu inbertsioa + info |
Nazio Batuen (Garapen Jasangarriko Helburua) GJH lortzeko, enpresek, diru sarrerei dagokienez egiten duten ekarpenaren bidez neur daitekeen eragin positiboa sortu nahi duten konpainietan inbertitzea. | Mikrofinantzak |