Ingurumenean edo gizartean eragin positibo neurgarria sortu nahi duten konpainietan inbertitzea, ohiko finantza-itzulketarekin batera. Eragina neurtzeko, enpresek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko diru-sarrerei dagokienez egiten duten ekarpena hartu nahi da kontuan.
ELKARKIDETZA BGAEk bere zorroen zati bat inpaktu-inbertsiorako erabiltzea du helburu.
Inpaktu inbertsioa
Elkarkidetzak inbertsio bat egin du Impact Bridge Asset Management-ek kudeatzen duen IB Impact Debt Fund inpaktu-funtsean. Funts global bat da, 80 herrialdetan baino gehiagotan inbertitzen duena, eta talde ahulak finantzatzen dituena. Bost helburu nagusi ditu:
- Oinarrizko zerbitzuetara sarbidea ematea (ura, janaria, osasuna eta hezkuntza)
- Emakumea ahalduntzea
- Finantza inklusioa sustatzea (kontu korronteetarako sarbidea eta finantzaketa)
- Enplegu osasungarri eta bidezkoaren sorrera bultzatzea
- Klima aldaketa arintzen eta horretara egokitzen laguntzea
Argazkiaren iruzkina: Braulio Pareja, Impact Bridgeko ikerketa akademikoko arduraduna, ahabiak ekoizten dituen Hegoafrikako enpresa bat bisitatu du. Journal of Social Entrepreneurship aldizkarian artikulu bat argitaratu du, nazioarteko prestigioa duen aldizkari akademikoan. Bertan, enpresa honetan ikusitako praktiketan oinarritutako emakumeen ahalduntzea bultzatzeko edozein ETEk egin ditzakeen bost praktika onenak identifikatzen ditu.