
Erretiroa iritsi aurretik hilko banintz
- Alarguntasuna: Zure ezkontideari edo bizikideari pentsio baten ordainketaren kalkulua egingo zaio. Kalkulua une horretan metatutako aurrezkiarekin eta kapital gehigarriarekin egiten da, betiere ekarpenak egiten badituzu.
- Zurztasuna: Alarguntasun prestaziorik ez badago, zure seme-alabek, zati berdinetan, metatutako aurrezkia eta kapital gehigarria kobratuko dute, betiere ekarpenak egiten badituzu, modu honetara:
- 25 urtetik beherako seme-alabek: finantza errenta 25 urte arte
- 25 urtetik gorako seme-alabek: kapitala
Ezkontiderik, bizikiderik edo seme-alabarik izan ezean, zure oinordekoek, zati berdinetan, metatutako aurrezkia eta kapital gehigarria kobratuko dute, betiere ekarpenak egiten badituzu.