Xedea
ELKARKIDETZA Euskal Sektore Publikoaren Lehentasunezko Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen xedea da, erakundeari atxiki zaizkion pertsonei pentsio osagarria ordaintzea, euren erosteko ahalmena mantentzen laguntzeko.
Horretarako kaudimen maila handia izanik, modu eraginkorrean kudeatzen ditu euskal instituzio publikoek eta langileek elkarrekin emandako funtsak, profesional talde konprometitu baten bitartez kalitatezko zerbitzua eskainiz eta euren interes taldeei konfiantza eta segurtasuna helaraziz.
Ikuspegia
ELKARKIDETZAk, aurrezki-pentsioaren kultura sustatzen duen erakunde aitzindari gisa aitortua izatea nahi du, enpleguko planen bitartez eta euskal gizartearen premietara egokitua eta erreferentziazko sistema aurreratuenekin lerrokatua dagoen gure eredua Administrazio Publikoan orokortuz. Era berean, garapen sozio-ekonomiko integralean lagundu nahi du euskal gizarte osoan.
Balioak
Hurbiltasuna eta zerbitzua
Gure bazkideak, pertsonak eta instituzioak dira gure oinarrizko arrazoia.
Haien beharrak eta itxaropenak ase nahi ditugu, zerbitzu profesionala eskainita, tratu pertsonalizatua, hurbila eta atsegina emanda eta konfiantza eta segurtasuna transmitituta.
Kudeaketa profesionala
Elkarkidetzan, “gauzak ondo” eta “gero eta hobeto” egiteko konpromisoa hartu genuen, zorroztasuna irizpide izanik. Bereziki, ondarea modu zuhurrean, dibertsifikatuan eta fidagarrian kudeatzen dugu, denboran zehar mantenduko den errentagarritasuna lortzeko, eta, horrela, bizi arteko prestazioen ordainketa bermatzeko.
Pertsona konprometituak eta integratuak
Elkarkidetza pertsona-talde egonkorra da, eta pertsona horiek erakundearen garapenarekin konprometituta eta inplikatuta daude. Zintzotasunez jarduten dira eta zuzentasunaren eta jokabide etikoaren printzipio orokorren pean.
Xedea, Ikuspegia eta Balioak betetzen direla bermatzen dute, eta erakundearen eraginkortasuna hobetzeko konpromisoa dute.
Harro daude erakundearen protagonista erabakigarri izatearekin.
Taldean lan egiten dute, informazioa eta grina partekatuz eta parte-hartzea eta adostasuna sustatuz.
Erantzukizun soziala
Helburu sozial bat dugu, euskal ekonomiaren eta haren gizarte-ongizateko sistemaren hazkundean laguntzen dugu.