Batzarretan botoa ematea da akziodunek enpresetan eragiteko eskura duten bitarteko nagusietako bat. Finantza gaiez gain, gero eta gehiago bozkatzen dira gizarte, ingurumen eta gobernu gaiak.

Estrategia hori eraginkorra izan daiteke, bai botoak enpresetan duen berehalako eraginagatik, bai komunikabideetan arreta erakartzeagatik akziodunekin gatazkarik izanez gero.

Irizpide jakin batzuk betetzen ez direnean ez inbertitzea esan nahi duen baztertze estrategiak ez bezala, inplikazioaren eraginez, funtsa enpresa horietan inbertituta dago, politika alda dezaten presioa egiteko. Ezin da eraginik egon inbertsiorik gabe.

Zenbat eta partaidetza handiagoa izan enpresaren kapitalean, orduan eta eraginkorragoa da inplikazio eta boto estrategia. Ildo horretan, ELKARKIDETZAren politikak inplikazioan eta botoan jartzen du arreta, kapitalaren ehunekoaren arabera nolabaiteko eragin botere erreala duten enpresetan.

Botoa eman den konpainia kopurua: 73

Proposamen kopurua guztira: 1.506

Voto-UBS_b_eus
Voto-UBS_c_eus

2023-12-31 ko datuak.

Bezte bozketa batzuk

Kotizatutako enpresen gaineko bozketa horiez gain, hiru funts itxietan bozkatu dugu.

12 proposamenetan parte hartu da, eta % 100eko aldeko botoa eman da.

2023-12-31 datuak.