Ondarea, prestazioak eta etorkizuneko arriskuak elkarrekin kudeatzen ditugu. Onura guztiak bazkideei itzultzen zaizkie, eskubide eta betebehar berdintasunean.
Toki eta foru instituzioetako eta beste instituzio, erakunde autonomo eta sozietate publiko batzuetako enplegurako borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundea.
Gure helburua Gizarte Segurantza Publikoaren pentsioak hileko pentsio baten bidez osatzea da. Erretiroaren, ezintasun iraunkorraren eta heriotzaren unean bazkideak dituen beharretara egokituta dago, elkartasun elementu garrantzitsu bat duelako.
Irabazi asmorik gabeko erakundea gara. Negoziazio kolektiboaren esparruan sortua, langileen eta administrazioaren ordezkariek kontrolatua. Gobernu organoen osaera demokratikoa.