Instituzioarekin lan-harremana baduzu eta borondatez baja eman bazenuen, edozein unetan eskatu ahal izango duzu zure ekarpenei berriz ekitea. Horrela, instituzioaren ekarpenak eta kapital gehigarriaren estaldura berreskuratuko dituzu ezintasun iraunkorragatiko eta heriotzagatiko prestazioetan.

Abian den urteko lehen sarrera-eskaera bada, zure altak eskaera egin eta hurrengo hilaren lehenengo egunean izango ditu ondorioak. Bestela zure altak sarrera-eskaera egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ekarpenak ez egiteko aldia urtebetetik gorakoa bada, berriz ekarpenak egiten hasi eta bi urteko gabealdia aplikatuko da kapital gehigarria estaltzeko gaixotasun baten ondoriozko heriotzagatiko eta ezintasun iraunkorragatiko prestazioetan.

Lactancia