Erretiro espediente baterako eskatutako dokumentuak.
- NANaren fotokopia.
- Egoera zibila eta onuradunak egiaztatzen dituen agiria. Familia liburua edo ezkontzaren hitzez hitzeko ziurtagiria edo izatezko bikoteen erregistroko ziurtagiria edo bizikidetza ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren ebazpena, lehen ordainketaren data adierazten duen eragin-data adierazita.
- Instituzioan baja izanaren agiria.
- Prestazioa ordaintzeko bankuko kontu zenbakia. Libreta edo ordainagiri bat, kontuaren titulartasuna egiaztatzeko.
- Eskaeraren tramitea pertsonalki egiterik ez baduzu, zure bizi-agiria.
OHARRA: Zure egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpo badago, jarri gurekin harremanetan aurkeztu behar duzun dokumentazio gehigarriaren berri izateko.
Bilera gure bulegoetan prestatzeko, dokumentazioa aldez aurretik bidal dezakezu ( derrigorrez pdf formatuko fitxategiak, izenean .pdf luzapenarekin)
Gure lankideak zurekin harremanetan jarriko dira bidalitako dokumentazioa egokia den baieztatzeko eta gure bulegoetan hitzordua ezartzeko. Informazio hori prestazio aukerak prestatzeko erabiliko da.